ghost

Sare Zerbitzuak

Pantaila hau eta Partekatzekoa soilik ikusgaiak dira drakwizard paketea instalaturik badago. Zuk hainbat tresnen artean aukera dezakezu zerbitzari desberdinak itxuratzeko. Beheko estekan klik egin ezazu edo honela deritzon atala “Partekatzea” informazio gehiago lortzeko.

DHCP konfiguratu

drakwizard dhcp

Oharra

Tresna hori Mageia 4-an hautsi da Sare interfazeak izendatzeko eskema berriarengatik

Tresna hau[7] DHCP zerbitzari bat ezartzen lagun zaitzake.Drakwizard osagai bat da, hura sartu ahal izan baino lehen instalatu beharrekoa.

Zer da DHCP?

Konfigurazio dinamikoko host-eko Protokoloa da (DHCP) IP sare estandarretan erabilitako, IP helbideak eta Interneten komunikatzeko behar den informazio gehiago dinamikoki itxuratzen dituen protokoloa. (Wikipedian)

Drakwizard dhcp-rekin DHCP zerbitzari bat ezarri

Ongi etorri DHCP zerbitzari morroira

  1. Sarrera

    Lehenengo orria sarrera bat besterik da, klikatu Hurrengoa.

  2. Aukeratu txartela

    Sareko Interfazea aukera ezazu, azpisarera konektatuta dagoena, eta DHCP-ak IP helbideak esleituko dituenerako eta klikatu Hurrengoa.

  3. Aukeratu IP sorta

    Aukeratu hasiera eta amaiera IP helbideak zerbitzari eskaintzea nahi duzun IP sortan, tokiko saretik kanpo konektatzen duen IP pasabide bat ere, Internetetik gertu, ondoren sakatu Hurrengoa.

  4. Laburpena

    Segundo bat hartu ezazu aukera hauek begiratzeko, ondoren klikatu Hurrengoa.

  5. Itxaroten...

    Hau konpondu daiteke. Klikatu Aurrekoa hainbat aldiz eta inguruko gauzak aldatzeko.

  6. Ordu geroago...

Egin beharrekoa

  • Behar izanez gero, dhcp-zerbitzari pakete instalatzen;

  • /etc/dhcpd.conf /etc/dhcpd.conf.orig;-en gordetzen

  • dhcpd.conf berria sortzen /usr/share/wizards/dhcp_wizard/scripts/dhcpd.conf.default-tik hasita eta parametro berriak gehituz:

    • hname

    • dns

    • sare

    • ip

    • maskara

    • rng1

    • rng2

    • dname

    • pasagunea

    • tftpserverip

    • dhcpd_interface

  • Halaber Webmin konfigurazio /etc/webmin/dhcpd/config fitxategia aldatzen du

  • dhcpd berrabiarazten.

DNS konfiguratu

drakwizard bind

Orrialde hau ez da oraindik idatzi dira baliabide falta dela eta. Laguntza hau idatzi ahal izango duzula uste baduzu, mesedez jarri harremanetan Doc taldea-rekin, eskerrak aldez aurretik.

Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakwizard bind root bezala idatziz.

Proxy-a konfiguratu

drakwizard squid

Tresna hau[8] proxy zerbitzari bat ezartzen lagun zaitzake. Drakwizard osagai bat da, hura sartu ahal izan baino lehen instalatu beharrekoa.

Zer da Proxy Zerbitzaria?

Proxy bat Software edo gailu bat da, ekintza bat beste baten bitartez egiten duena, hau da, bitartekari lana. Proxyen erabilera nagusia proxy zerbitzaria izatea da. Honek, bezero batek ordenagailua erabiltzean inguruko zerbitzarien eta internet sarearen konexioak atzematen ditu. (Wikipediatik)

Squid Proxy zerbitzari bat eratzea drakwizard-ekin

Ongi etorri proxy zerbitzari morroira.

  1. Sarrera

    Lehenengo orria sarrera bat besterik da, klikatu Hurrengoa.

  2. Aukeratu proxy portua

    Aukeratu zein portu proxy-ra konektatuko diren nabigatzaileak, ondoren, klikatu Hurrengoa.

  3. Ezarri memoria eta disko erabilera

    Ezarri memoria eta disko cache mugak, sakatu Hurrengoa.

  4. Aukeratu Sareko Sarbide Kontrola

    Ezarri ikusgarritasuna tokiko edo munduko sarean , sakatu Hurengoa.

  5. Sare Sarbidea Eman

    Tokiko sareetako sarbidea bermatu, ondoren sakatu Hurengoa.

  6. Goi Mailako Proxy Zerbitzaria Erabiliko duzu?

    Kaskadako proxy zerbitzari baten bidez? Ez bada, saltatu hurrengo urratsa.

  7. Goi Mailako Proxy URL eta Portua

    Eskaini goi-mailako host proxy izena eta portua, ondoren sakatu Hurengoa.

  8. Laburpena

    Segundo bat hartu ezazu aukera hauek begiratzeko, ondoren klikatu Hurrengoa.

  9. Abioan hasiko da?

    Aukeratu proxy zerbitzaria abioan zehar abiarazi behar den, ondoren klikatu Hurrengoa.

  10. Amaitu

    Bukatutakoan! Klik Amaitu.

Egin beharrekoa

  • Behar izanez gero, squid paketea instalatzen;

  • /etc/squid/squid.conf /etc/squid/squid.conf.orig;-n gordetzen

  • squid.conf berria bat sortzen squid.conf.default-en hasita eta parametro berriak gehituz:

    • cache_dir

    • localnet

    • cache_mem

    • http_port

    • 1, 2 edo 3 maila eta http_access mailaren arabera

    • cache_peer

    • visible_hostname

  • Restarting squid.

Ordua konfiguratu

drakwizard ntp

Tresna honen[9] helburua da zure zerbitzaria kanpoko zerbitzari batekin sinkronizatutako denbora ezartzea. Ez da lehenespen gisa instalatzen eta drakwizard eta drakwizard-base paketeak instalatu behar dituzu.

Konfiguratu NTP zerbitzari darkwizard ntp-rekin

  1. Ongi etorri pantailaren ondoren (ikus goian), bigarren bat eskatzen dizu, hiru zerbitzari aukeratzea ordu goitibeherako zerrendetatik eta pool.ntp.org bitan erabiltzea iradokitzen du zerbitzari honek beti eskuragarri dauden denbora zerbitzarietara seinalatzen duelako.

  2. Ondorengo pantailetan eskualdean eta herrialdea aukeratzeko aukera ematen du eta, ondoren, laburpen batera iritsiko zara. Zerbait gaizki badago, jakina aldatu dezakezula Aurrekoa botoia erabiliz. Dena egokia izanez gero Hurrengoa botoia sakatu proba jarraitzeko. Denbora pixka bat hartu ahal izango duzu eta, azkenik, beheko pantaila hau lortu:

  3. Klikatu Amaitu botoia tresna ixteko

Egin beharrekoa

Tresna honek urrats hauek exekutatzen ditu:

  • Beharrezkoa bada ntp paketea instalatzea

  • /etc/sysconfig/clock artxiboa /etc/sysconfig/clock.orig-en eta /etc/ntp/step-tickers artxiboa /etc/ntp/step-tickers.orig-en gordetzen;

  • /etc/ntp/step-tickers fitxategi berri bat idazten zerbitzarien zerrendarekin;

  • /etc/ntp.conf fitxategia aldatzen lehen zerbitzariaren izena txertatuz;

  • crond, atd eta ntpd zerbitzuak gelditzen eta abiatzen;

  • Hardware erlojua sistemaren egungo UTC erreferentziara ezartzea.

OpenSSH deabru konfigurazioa

drakwizard sshd

Tresna hau[10] SSH daemon bat ezartzen lagun zaitzake.

Zer da SSH?

SSH (Secure SHell) konputagailu-sarearen bidez urruneko gailuei sarbide izateko programa eta sare protokoloa da. Kontsola aginduen bidez konputagailua erabat maneiatzea eta baldin eta X zerbitzaria baldin badugu X ingurune grafikoa exekutatzea ahalbidetzen du. Beste lan estazioei konektatzeaz aparte, SSH-k datuak modu seguruan kopiatzearen, RSAren bidez gakoak kudeatzearen eta beste aplikazioren datuak kanal seguruaren (tunelling) bitartez igortzearen gaitasunak ditu. (Wikipediatik)

Konfiguratu SSH daemon bat drakwizard sshd-rekin

Ongi etorri Open SSH morroira.

  1. Aukeratu Konfigurazio Aukeren Mota

    Aukeratu Aditua aukera guztiak edo Hasiberria 3-7 pausoak saltatzeko, klikatu Hurrengoa.

  2. Aukera Orokorrak

    Ikuspena eta root sarbide aukerak ezarri. 22 portua SSH portu estandarra da.

  3. Autentifikazio Metodoak

    Erabiltzaileek erabil dezaketen autentifikazio metodo aukera baimentzea konektatzen den bitartean, ondoren sakatu Hurrengoa.

  4. Logeatze

    Aukeratu erregistroentzako erraztasuna eta irteera maila, ondoren sakatu Hurrengoa.

  5. Sartze Aukerak

    Konfiguratu Saio-hasiera bakoitzaren aukerak, ondoren sakatu Hurrengoa.

  6. Erabiltzaileen Sarrera Aukerak

    Konfiguratu erabiltzaile sarrera ezarpenak, ondoren sakatu Hurrengoa.

  7. Konpresioa eta birbidaltzea

    Konfiguratu X11 birbidaltzea eta konpresioa transferentzian zehar, ondoren sakatu Hurrengoa.

  8. Laburpena

    Segundo bat hartu ezazu aukera hauek begiratzeko, ondoren klikatu Hurrengoa.

  9. Amaitu

    Bukatutakoan! Klik Amaitu.



[7] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakwizard dhcp root bezala idatziz.

[8] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakwizard squid root bezala idatziz.

[9] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakwizard ntp root bezala idatziz.

[10] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakwizard sshd root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
loading table of contents...